Sekuentzia didaktikoa






SEKUENTZIA DIDAKTIKOA

Didaktika orokorra
Haur Hezkuntzako gradua
Udane Cienfuegos, Yara Duran, Ane Aguado, Marina Alkiza eta Iñigo Antin
GA1.


AURKIBIDEA

  1. JUSTIFIKAZIOA………………………………………………………………………………3

  1. OINARRIZKO ZEHAR KONPETENTZIAK………………………………………………...3

  1. HELBURU OROKORRAK ETA DIDAKTIKOAK…………………………………………. 5

  1. EDUKIAK……………………………………………………………………………………...6

  1. METODOLOGIA……………………………………………………………………………...8

  1. JARDUERAK………………………………………………………………………………..10

    1. Arazo egoera……………………………………………………………………….10
    2. Ariketa sorta………………………………………………………………………..12

  1. EBALUAZIOA………………………………………………………………………………15

  1. BIBLIOGRAFIA…………………………………………………………………………….17



Aukeratutako gaia: KOLOREEN IKASKUNTZA

  1. JUSTIFIKAZIOA

Guk, Ane Aguado, Marina Alkiza, Udane Cienfuegos, Iñigo Antin eta Yara Duranek, aukeratu dugun gaia, koloreen ikaskuntza izan da, umeak txikiak direnean, ikusmenaren bidez barneratzen dituzte kontzeptu gehienak. Hortaz, dagokion garrantzia eman behar zaio koloreen ikaskuntzari. Bestalde, koloreen bidez haien burua espresatuko dute eta sentimenduak adieraziko dituzte.

Irakasleak funtsezkoa den papera bete behar dute. Adin hauetan haurrek zailtasunak izate ohi dituzte beraien egoerak, sentimenduak eta pentsamenduak azaltzerako orduan. Horregatik, irakasleek koloreen interpretazioaz baliatuz, ikasleen egora nolakoa den jakin behar dute.

Esate baterako, norbanakoek kolore bakoitza sentsazio batekin erlazionatzen dute, haurren kasuan ipuinen, pelikulen, marrazki bizidunen… bidez ikasten dute hau. Oso aipagarria da, marrazki bizidun batzuetan koloreek duten garrantzia eta iradokitzen duten interpretazioa. Adibide bat jartzearren, Edurne-zuri filmean, sorgina agertzen denean inguruko koloreak ilunagoak bihurtzen dira, beldurra, gaiztakeria, inbidia, eta abar. Aldiz Edurne-zuri pozik eta alai dagoenean, kolore biziak irudikatzen dira.

Borobilduz, azpimarratu nahi dugu, koloreen ikaskuntza esentziala dela arestian aipatutako arrazoiengatik.

  1. OINARRIZKO ZEHAR KONPETENTZIAK

Oinarrizko zehar konpetentziak, bizitzako egoera guztietan, sozialetan, pertsonaletan…  agertzen diren arazo egoera guztiei aurre egiteko edo hauek ebazteko behar diren konpetentziak dira. Arlo guztietan egindako lanaren bidez garatu eta indartu behar dira zehar konpetentziak, eta bizitzako esparru eta egoera guztietan integratu edo barneratuz eskuratzen dira.

Guk proposatutako sekuentzia didaktiko honetan, koloreak lantzen ditugunez, eta Haur Hezkuntzako haurrekin lan egiten dugunez, hainbat konpetentzia hartu ditugu kontuan. Lehena, ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. Batez ere, ikasitakoa erabili eta beste testuinguru eta egoera batzuetara transferitzeko, norberaren ikaskuntza autonomiaz antolatzeko. Konpetentzia honen osagaietako batzuk honako hauek dira: informazioa ulertzea eta buruz ikastea (pentsamendu analitikoa landuz), informazioa interpretatzea eta ebaluatzea (pentsamendu kritikoa landuz) eta ideiak sortzea eta hautatzea (pentsamendu sortzailea garatuz).

Beste  konpetentzietako bat, elkarbizitzarako konpetentzia da. Konpetentzia hau pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasun-irizpideekin parte hartzean datza. Honekin elkarren nahiak asetzen saiatuko dira, gatazkak elkarrizketen bitartez konpontzea, taldeka ikastea eta lan egiten jakitea…

Hauetaz gain, norbera izaten ikasteko konpetentzia, ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia eta hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia, oinarrizko zehar konpetentzien barne dauden gainontzekoak dira. Nahiz eta konpetentzia hauek gure gaiarekin besteek duten garrantzia ez eduki, Haur Hezkuntzako haurrekin lan egiten dugunez, haien pisua badute hainbat alderdietan.

Oinarrizko zehar konpetentziak alde batera utzita, diziplinarteko oinarrizko konpetentziak ditugu. Diziplinarteko oinarrizko konpetentziak, bizitzaren esparruek eta egoerek sortzen dituzten arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak, eta esperientzia-eremuren batekin lotutako baliabide espezifikoak erabiltzeko premia dakarte. Hauek bi eremutan sailkatzen dira, nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua eta nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioa eta adierazpenaren eremua. Hauek danak, gehien bat Lehen Hezkuntzan ematen dira, Haur Hezkuntzan modu globalizatuan lantzen direlako. Hala ere, koloreen ikaskuntzan bigarren eremuko konpetentzietako batzuk ikusi ditugu egokiak direnak, hizkuntza eta literaturaren konpetentzia eta baita arte eta konpetentzia motorra.

Diziplinarteko konpetentzia hauekin lortu nahi dena, artearen konpetentziarekin adibidez, hainbat arte-adierazpen ulertzea eta modu kritikoan jabetzea, hauen erabilera testuingurutan, faktore estetikoek pertsonen eta gizarteen bizitzan duten garrantziaz jabetzea da. Era berean, arte-hizkuntzak ezagutzea, eta haien kodeak erabiltzea arte-mezuak ebatzi eta nork bere burua ekimenez, irudimenez eta sormenez adierazi eta komunikatzeko.

Aldi berean konpetentzia motorrarekin, norberaren kultura-nortasuna sendotzen da, herriaren balioak indartuz, eta kulturartekotasuna eta intrakulturalitatea onartu eta balioesten da. Eguneroko bizitzan modu kontzientean barneratzea jarduera fisikoaren adierazpen guztiak, osasuna osotasunean zaintzeko eta hobetzeko eta bizitza orekatua izateko osagai ezinbestekoa den aldetik.

Aipatutako konpetentzia hauek guztiak, bai zehar konpetentziak eta diziplinartekoak, nabarmen direla gure sekuentzia didaktikoaren garapenean uste dugu.

  1. HELBURU OROKORRAK ETA DIDAKTIKOAK

Guk aukeratutako helburua honako hau da: Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena.

  1. Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
  2. Hizkuntza askotarikoen komunikazio-tresnak eskuratzeko bidea egitea eta tresna horiez gozatzea, norberaren egoera pertsonal, fisiko eta sozialeko beharrizanak, sentimenduak eta bizi-penak adierazi eta azaltzeko.
  3. Ahozko hizkuntza arian-arian erabiltzea eta balioestea norberaren portaera eta elkarbizitza erregulatzeko.
  4. Gainerako haurren eta helduen mezuak ulertzea eguneroko bizitzako egoeretan, eta hartu-eman horietako arauak ikastea, komunikatu nahi dena interpretatzeko.
  5. Hizkuntza ofizialetan eta inguruneko hizkuntza askotarikoetan komunikatzeko jarrera irekia izatea, beste errealitate eta kultura batzuk deskubritu eta errespetatzeko.
  6. Atzerriko hizkuntza bat komunikazio-xedez erabiltzen hastea, ikasgelako egoera normaletan parte hartzeko.
  7. Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
  8. Hizkuntza idatziaren gizarte-arauak ikasten hastea, idazketaren funtzionamendua ikertzeko eta komunikatu, informatu eta gozatzeko tresna moduan balioesteko.
  9. Askotariko testuingurutan erabiltzea matematika-adierazpenak, objektuen ezaugarriak deskribatzeko eta inguruneko egoerak interpretatu eta ulertzeko.
  10. Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.

  1. EDUKIAK

Gure ariketarekin eduki nagusiak emozioen erregulazioaren inguruan dira. Eduki talde honen barruan azpi-eduki batzuk lantzen dira. Eduki hauek 5-6 urteko umeentzat daude bideratuak.
   
  • Emozio atsegin eta desatseginen zabaltzea eta lantzea. Umeak adin bat daukatenean jadanik geroko bizitzan egunero edukiko duten emozioekin esperimentatzen hasi behar dira eta hauek kontrolatzen jakin beharko dute momentu oro emozio hauetako asko beraien egunerokoan agertuko direlako.
  • Emozioen expresioa eta gidapena. Emozioak sentitzen ditugu baino emozio hauek kontrolatu ahal izateko emozioak kanporatu behar dira hauek espresatuz eta deskribatuz, emozioei buruz hitz egiten hauen zergatia eta agian konponketa bat aurkitu ahal da eta bi elementu hauek emozioak kontrolatzeko orduan oso baliagarriak dira.
  • Egoera emozionalen inplikazioa edo desloketa. Emozioak ezagututa eta kontrolatuta umeak jakin behar dute nola kendu edo ekiditu emozio batzuk edota baita ere beste emozioak ateratzen momentu batzuetan.
  • Banakoen emozioen gidapena. Lehen aipatu dugun bezala emozioak kontrolatzerakoan hauek gidatzeko gai izango gara. Jakin beharko dugu emozio bakoitza momentu oro erabiltzen egoera ezberdinei aurre egiteko eta emozio hauek kontrolatuz hauek gidatzeko erraztasun handiagoa edukiko dugu.
  • Beste pertsonen emozioen gidapena. Jadanik badakigun bezala bizitzan guztia ez da bankoaren inguruan joaten eta talde lanean ondo jarduten jakin behar dugu, horregatik batzuetan taldeko pertsona bat edo ezagun bat ez du garbi ikusten bere emozioen egoera eta momentu horietan gu gidatzailearen papera hartu behar dugu hau bideratzeko.
Baita ere beste eduki ezberdin  batzuk lantzen dira zeharki. Beste bi azpitaldetan daude antolatuak eduki hauek. Beste eduki azpitalde hauek 3-4 urteko umeentzat dago bideratua.


  1. Emozioen balorazioa, expresioa eta pertzepzioa:
  • Emozioen identifikazioa banakoetan. Umeak txikiak izanda 3 urterekin emozioak ezagutzen hasten dira eta hauekin lehenengo esperientziak edukitzen hasten dira eta emozio hauek bereiztea oso baliagarria da hasieratik hauekin ondo familiarizatzen joateko.
  • Emozioen identifikazioa beste pertsonetan. Adin horietako umeak ez dituzte gaitasun sozial handiak eta emozioak antzemateak  gaitasun hauetan hobetzea ahalbideratzen du.
  • Emozioen expresioetan zehaztasuna edukitzea. Lehen aipatu dugun bezala gaitasun sozialak ez daude oso ezarrituak eta emozioak gaizki irakurrita nahasketa batera bideratu dezake eta nahaste hauekin umeak konfiantza galdu dezake eta gaitasun sozialak erabiltzeko orduan hauen erabilera murriztuko zen.

  1. Emozioen konpresioa:
  • Emozioen arteko benetako eta gezurren arteko bereizketa egitea. Ume batzuk ez dute egia momentu oro esaten, edozein arrazoiarengatik izan daiteke lotsa edo beste batengatik horregatik garrantzitsua da egia eta gezurrak bereiztea.
  • Emozioen arteko erlazioak ulertzea. Emozio guztiak ez dira bakarka agertzen eta egoera askotan emozio batzuk beste batzuekin erlazionatuak doaz horregatik bat ezagutzerako orduan beste emozioei buruz ikasi dezakezu baita ere bide zeharkako batean.
  • Emozioen ondorioak eta zergatiak ezagutzea. Gakoa ez da bakarrik emozioak ulertzea eta identifikatzea, hauen zergatiak jakitea oso garrantzitsua da baita ere eta hauen funztionamendua ulertzeko ondorioak eta zergatiak funtsezkoak dira

  • Emozioen arteko elkarte ezberdinak ulertzea eta hauek interpretatzea, bai emozioen arteko nahasketak eta kontraesanetako    emozioen arteko bereizketa.
Landu nahi ditugun edukiak lehenengo eta azkeneko taldeko edukiak dira 5 urte dituztela kontuan edukita, bigarren arlo edo taldeko edukiak landuta egon beharko lirateke.

  1. METODOLOGIA

Atal honetan, gure Unitate Didaktikoaren prozesua nola aurrera eramango dugun azalduko dugu.

    Hasteko, gure unitate didaktikoan hautatu  dugun estrategia metodologikoa Kilpatricken proiektu bidezko metodologia da.

Metodo honek lan plangintza ezartzen du eskola jardueraren erdigunean, libreki ikasleek aukeratua eta antolatua banakako esfortzua gainditzeko moduan eta ikasle-taldeetako kolaborazioa eskatzen du

Kilpatricken proiektuak irakaskuntza  defendatzen du, ikasketa esperientzietan oinarritzen denean teknika eraginkorragoa dela esaten baitu.

Bestalde, irakasleak filosofoak izan behar dute, ikasleen etorkizunean erabakigarriak izan baitaitezke. Horrez gain, garrantzitsua da gelan esplorazioa bideratzen duen giroa sortzea. Hau lortzeko: akzio politiko aurrorakoi zabalagoa eta norabidearen zentzua duena, honela gizarte hobe bat nola izango litzatekeen ikuspena izatea ahalbidetuz.

Pedagogo honek esaten zuen, ikaskuntza eskola kanpoko jarduera batean oinarritu behar zela, hau da, bizitza guztian zehar izango ditugun beharrei aurre egiteko egoeretan oinarritzea.

    Kilpatricken proiektu bidezko metodologia aukeratu dugu, gaitasun kognitiboak eta gizarte harremanak sustatzen direlako.

    Espazioari dagokionez, 5-6 urteko ikasgela honela zatituko dugu Unitate Didaktiko honetan: ikasgelaren izkina batean, ikasleak elkarrekin lan egiteko, eta lankidetza bultzatzeko, taldeka eseriak egongo dira, 4-5 mahietan. Irakaslearen ardura izango da haur bakoitzaren eserlekua zehaztea, eta haur bakoitzak gelakide gehienekin lan egin duela ziurtatzea. Hau bermatzeko, irakasleak taldeak aldatzeko aukera du. Mahaien inguruan dauden hormetan, haurrek egindako marrazkiak egongo dira. Baita haurrentzat eskuragarri dauden material ezberdinez betetako apalak.

    Ikasgelaren erdialdean, kolore biziko oihal zabal eta handi bat egongo da. Horrela, denak batera esertzeko lekua izanik, irakasleak ipuinak kontatzeko, edo haurrek beraren gertakizunak kontatzeko aukera izango dute.
   
Denboraren antolaketa, goizero, lehen egiten dutena harrera izaten da. Honek ordu bat irauten du gutxi gora behera, eta bertan, ikasleak nola sentitzen diren edota aste bukaeran zer egin duten azaltzen dute. Hau lurrean dagoen oihal handian egiten dute.

Egunero, koloreen ikaskuntza bermatzeko ordu bateko saio bat egiten dute, dinamika ezberdinetan oinarriturik. Saio hauetan, kolore primarioak ikasteaza gain, hauen arteko nahaketekin beste kolore batzuk lortu daitezkeela irakatsiko diegu. Honetaz gain, koloreen erabilera ezberdinak lantzeaz gain, gizartean duten eragina (seinaleetan azaltzen diren koloreak) nolakoa den irakatsiko diegu.

Saio hauekin batera, psikomotrizitatea, musika, plastika, ingelesa eta joko librea lantzeko denbora edukiko dute.

  1. JARDUERAK

    1. Arazo egoera

Arazo egoera. Teoria ikusi ondoren zure arazo zehatza diseinatu ezazu. Horretarako erabili beharreko txantiloia hauxe da.

Izenburua.  Semaforoen funtzionamendua.
Eremua. Ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua, segurtasunaren eremuaren ezagutza eta adierazpenaren eta komunikazioaren eremua.
Maila. Haur Hezkuntza, 5 urte.
Testuingurua. Gaur egun, kotxen bitarteko harrapatze tasa handitu da eta zenbaki hauen jaitsiera lortu nahi dugu, horretarako semaforoen funtzionamendua nolakoa den erakusteko unitate bat egin behar dugu.    
Arazoa. Haurrei semaforoen garrantziaz kontzientziatzea. Nola lortu dezakegu? Zer materiala behar dugu? Zer ariketa egin ditzakegu?
-Xedea. Semaforoaren funtzionamendua barneratzea.

-Helburuak.
      -Kalean daudenean ikasitakoa aplikatzea arazo honi aurre egiteko.
      -Trafikoko arauak errespetatzen ikastea.
      -Egon daitezkeen istripuak ekiditzea.
-Ataza  Eginkizuna). Denon artean bi semaforo egingo dituzte. Horietako batean koloreak adieraziko dituzte eta bestean, Zirkulatzeko noren txanda den.

-Jarraibideak (Kontsigna). Klasean, denon artean semaforo bat sortuko dugu. Honelako materialak erabiliz: Koloretako kartulinak, guraizeak, blutac, zelo, kola, kotxe baten marrazkia (etxetik egina),  margoak eta lokarriak edo sokaren bat. Material hauek edukitzean jarduerarekin hasiko gera, prozedura bat jarraituz. Betiere haurren partaidetza sustatuz.
Prozedura pausoka:
  • Hasteko kartulinetan semaforaren irudia marraztuko dugu geroago forma hau mozteko. Baita ere hiru koloretako (berdea, horia eta gorria) kartulinak hartuko ditugu eta hiru borobil marraztuko ditugu mozteko baita ere.
  • Imprimatutako autoen irudien silueta kartulina batean kalkatuko dute  geroago mozteko.
  • Nola geratu daitekeen ikusteko pieza guztiak kartulina batean jarriko dituzte irudikatzeko.
  • Semaforoaren  forma kartulina handi batean  itsatsiko dugu.
  • Ondoren errepide baten figura marraztuko dugu beste kartulina batean.
  • Ekarritako sokak moztu edo egokituko dute tamaina egoki batera.
  • Lokarri baten punta autoen atzekladean itsatsiko dugu zeloaren laguntzarekin. Beste punta, errepidea itsasterako orduan  oinarrizko kartulina eta errepidearen artean itsatsiko dugu soka erdian utziz.
  • Hau guztia prest dagoenean koloretako borobilen atzekaldean glutac zati bat ipiniko dugu ikasleak ariketa osatu ahal izateko.
  • Bukatzeko aurpegi haserre bat marraztuko dute argi gorrian, aurpegi alaia bat berdean eta ziurgabetasuna adierazten duen aurpegi bat argi laranjan
Metodologia: Haur hezkuntzako 5 urteko umeak  imitazioz edo jolas simbolikoaren bidez ikasten dute, horregatik ariketa ondo jardun ahal izateko lehenik eta behin irakasleak semaforoaren funtzionamendua azaldu behar die umeak barneratzen joateko. Baita ere irakasleak  ariketa egin behar du umeak hau ikusita jarduera osatu ahal izateko geroago.
Garai honetan umeak miresten duten pertsonak imitatzen dituzte; kasu honetan irakaslea da mirestutako pertsona. Semaforaren hiru koloreak emozio ezberdinekin lotuko dute eta horrela emozioen bidez ikasiko edo barneratuko dute semaforaren funztionamendua.
Ebaluazioa: Ebaluazio galderen bidez gauzatuko dugu jakiteko aurrek edukiak barneratu eta ikasi dituzten. Galderak  honako hauek izango dira:
-Semaforoa berden dagoenean zer egin behar da?
-Semaforoa gorrian dagoenean zer egin behar dugu?
-Semafora laranja dagoenean zer egin behar dugu?
-Kotxeentzat eta zangokarientzat berdin funtzionatzen al du semaforoa?
-Karretera gurutzatu baino lehen zer egin behar da?
-Botoia duten semaforak zer egin behar da?

    1. Ariketa sorta
1. ariketa:
  • Izenburua: Emozioen koloreak

  • Materiala: Margoak, koloreatzeko marrazkiak (haur bakoitzak marrazki berdineko bi izango ditu)

  • Helburuak: Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea besteenak kontuan hartuz; Emozio desberdinak koloreekin erlazionatzea; Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko; emozioen espresioa lantzea; eta emozio atseginak eta desatseginak identifikatzea.

  • Konpetentziak: Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia, norberaren ikaskuntza autonomiaz antolatzeko. Gainera norbera izaten ikasteko konpetentzia eta hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako konpetentziek pisu handia dute ariketa honetan. Hauek danak, oinarrizko zehar konpetentzien barnean daude, hala ere, diziplinarteko oinarrizko konpetentziak kontuan hartzen baditugu, artearen konpetentzia esanguratsu bat bihurtuko litzateke, hainbat arte-adierazpen ulertzea eta modu kritikoan jabetzea. Era berean, arte-hizkuntzak ezagutzea, eta haien kodeak erabiltzea arte-mezuak ebatzi eta nork bere burua ekimenez, irudimenez eta sormenez adierazi eta komunikatzeko.

  • Edukiak: Ariketa honekin batez ere, haurrek emozioen espresioa eta gidapena lantzea nahi dugu, emozio desberdinak identifikatu eta ulertu, gero hobeto kudeatu ahal izateko. Horrela, ariketa honen bidez, erreprimitutako emozioak kanporatzea laguntzen ditu. Haurrek jakin behar dute emozio desatseginetatik urruntzen eta egoera bakoitzean zer emozio izan beharko luketen.

  • Metodologia: Banaka burutuko dute ariketa, denborari dagokionez, 15 minutu emango dizkiegu marrazki bakoitza margotzeko. Banakako lanari garrantzia emango diogu, ikasle bakoitzak, haien sentimenduen arabera marrazki ezberdin bat margotuko dutelako.

  • Deskribapena: Lehenik eta behin, haurrak mahietan eseriko ditugu. Ondoren marrazkiak banatuko ditugu, haur bakoitzarentzat bi berdin. Ume bakoitzak emozio desatseginak adierazten dituen lau kolore aukeratu beharko ditu, aldi berean emozio atseginentzako beste lau kolore aukeratuko dituzte. Irakasleak esaten duenean, 15 minutu izango dituzte lau kolore horiekin marrazkia margotzeko, ondoren beste 15 bestea bukatzeko.

  • Ebaluazioa: Ebaluazio galderen bidez gauzatuko dugu jakiteko aurrek edukiak barneratu eta ikasi dituzten. Galderak  honako hauek izango dira:
    • Gustatu al zaizue ariketa?
    • Zer kolore erabili dituzu emozio bakoitzarentzat?
    • Kostatu al zaizu kolore hauek identifikatu eta aukeratzea?
    • Kolore multzo osoa erlazionatu duzu emozio bakoitzarekin edo kolore bakoitza emozio batekin?



2. ariketa:

  • Izenburua: Koloreak nahastuz sortutako murala


  • Materiala: Murala egiteko paper luze eta handia, eskuekin jolastea ahalbidetzen digun pintura eta plastikozko platerak kolore bakoitza platera ezberdin batena jartzeko.

  • Helburuak: Ume bakoitzak kolore ezberdinak identifikatzea, jakitea zein diren oinarrizko koloreak eta hauek beste batzuekin nahastuz kolore berriak ateratzen direla ohartzea eta talde lana sustatzea, gainontzeko gelakideekin sozializatzea.

  • Konpetentziak:  Koloreen jatorria ulertzea eta kolore ezberdinekin lantzea. Artearen konpetentzia da konpetentzia nagusia. Konpetentzien barruan talde lana bultzatzen da baita ere.

  • Edukiak: Emozioen identifikazioa banakoetan eta besteengan. Baita ere emozioen expresioan zehaztasuna edukitzea bilatzen da. Bukatzeko eozioen arteko nahasketak ulertzea eta bereiztea.

  • Metodologia: Ariketa hau talde osoaren artean burutuko dute eta guztien artean ordu bat edukiko dute murala osatzeko. Talde lana bermatzean  haurrek ez dute bakarrik ezagutuko koloreen jatorriak eta haien artean errazago ohartaratuko dute haien jatorria.

  • Deskribapena: Muralarekin hasteko, paper jarraituaren zati nahiko handia moztuko dugu, ume guztiak libreki marraztu ahal izateko. Jarraian, kolore bakoitza plastikozko platerean jarriko dugu. Umeak paperaren inguruan eseriko ditugu eta poliki poliki jaikitzen joango dira muralean beraien marrazkia uzteko.

  • Ebaluazioa: Ebaluazio galderen bidez gauzatuko dugu jakiteko aurrek edukiak barneratu eta ikasi dituzten. Galderak  honako hauek izango dira:
    • Gustatu al zaizu murala egitea?
    • Koloreen nahasketen emaitzak harritu dizu?
    • Zailtasunak izan al dituzu jarduera aurrera eramateko?
    • Ikasi al dituzu zeintzuk diren oinarrizko koloreak?
    • Talde-lanean lan egiten eroso sentitu al zara?

  1. EBALUAZIOA

    Ebaluazioa gerora erabakiak hartzeko, informazioa etengabe eta modu sistematikoan jasotzea eta aztertzea oinarritzat duen prozesua da. Honen bidez, haur bakoitzak lortu dituen konpetentziak eta kideekin izan dituen harremanak neurtuko ditugu. Ebaluazioa astean behin egingo dugu, horrela edukiak perspektibarekin aztertuko ditugu, eta haurrek izan duten garapen mota ikusi.

    Unitatea bukatzerakoan, helburuak lortu diren edo zerbaitetan hobe litekeen konturatuko gara, hurrengo baterako kontuan izateko.

EBALUAKETA OROKORRA

BAI
EZ
HOBETU BEHARRA?
ZERTAN?
ANEKDOTAK

Ariketak burutu ditu




Jarrera egokia izan du




Autonomiaz lana egin du




Ezaguerak handitu ditu




Arauak errespetatu ditu




Talde lanean egoki aritu da




Interesa adierazi du




Unitate didaktikoaren hasieratik bukaerara eboluzioa izan du




GURE SEKUENTZIA DIDAKTIKOAN OINARRITUTAKO EBALUAKETA

BAI
EZ
HOBETU BEHARRA? ZERTAN?
ANEKDOTAK
Oinarrizko koloreak identifikatu ditu




Kolore berriak eratzen badaki




Kolore desberdinak erabiltzen ditu




Kolore hotzak desberdintzen daki




Kolore beroak desberdintzen daki




Ez da marretatik ateratzen margotzerako orduan




Txukuntasunarekin margotzen du




Semaforen funtzionamendua ulertzen du





8. BIBLIOGRAFIA







Comentarios

Entradas populares de este blog

Curriculum ezkutua, zure Haur Hezkuntzako liburu, ipuin, pelikula adierazgarria

Haurtzaroko oroitzapenak