HHko dekretuaren hausnarketa eta curriculuma Sarramona Lopez-en artikuluan oinarrituz

Martxoak 16
1.ariketa - HHko dekretuaren hausnarketa

  1. Zein iritzi duzue dekretuaren inguruan? Arrazoitu.
Guretzako dekretu hau tradizionala da eta inklusioa eragiten du. Hala ere, interesgarria iruditzen zaigu.  (chapada a la antigua)

Zuzenketa:  Normalean ‘tradizional’ eta ‘inklusio’ kontzeptuak ez datozte bat. Zehaztu egin beharko genuke zer dan ‘tradizionala’ guretzat, normalean ez baita inklusiboa. Guztiak bat gatoz astuna, beharrezkoa, hizkuntza tekniko anitzarekin eta teoria eta praktika arteko talka erakusten duen testua dela esaten denean. Esaten duenarekin adostasuna.

  1. Zein atal dira zuen ustez egokienak? Zergatik?
Hirugarren kapituluan agertzen den gisan, egokia iruditzen zaigu haurrak eskolan hasten direnean egokitzapen aldia egotea. Aldi berean, ados gaude haurrak errepikatzeko garaian gurasoen baieztapena edukitzea
Zuzenketa: Konpetentziak, metodologia, curriculuma (gida), xedapen orokorra, antolakuntza, dokumentu nagusiak, aniztasuna eta tutoretza, behar indibidualak hartzea, premia bereziak dituzten ikasleak..etab.

  1. Eta desegokienak? Zergatik?
Gehiegizkoa iruditzen zaigu haurrek Haur Hezkuntzan jasaten dituzten ordutegiak; batetik, pentsatzen dugu ordu gehiegi direla txikienentzat, eta bestetik, ordutegiak flexibleagoak izan beharko luketela (haur batzuk besteak baino lo gehiago egin behar dute).

Zuzenketa: hizkuntza erabilpenak, ordutegi malguen falta, mailak igotzea ebaluaketaren arabera eta aniztasunaren trataera besteak beste.

  1. Dekretuak egungo egoerari erantzuten duela uste al duzue? Zergatik?
Dekretua, tradizionala da gure ustez eta behar askotari erantzuna ematen die baino ba daude beste behar asko erantzunik gabe gelditu direla. Eskola publiko askotan murrizketengatik diru arazoak eukitzen dute azkeneko urteetan eta ez dituzte haien eskura euki bherako luketen baliabideak. Baita ere aipatu behar da dekretuan jartzen dena bakarrik teorian izan behera zuena dela eta dekretuan jartzeak ez duela bermatzen egoera hauek betetzea. Eskolak dekretuaren laurden bat agian ezin dute edo ez nahi dute bete eta beste laurden edo erdi bat irakasleen eskuz gelditzen da eta baita ere  irakasleek agian ez dute ezta erdia betetzen.

  1. Zein aldaketa proposatuko zenituzkete? Zein onura ekarriko lituzke proposatutako aldaketa horiek? Arrazoitu
Klaseak ez genituzke mailaren arabera sailkatu beharko. Haur bakoitzak bere erritmoan ikasi beharko luke eta beranduago ikasteak ez litzateke haur hori mailaz errepikatuarazteko arrazoia izan behar gutxietsia sentitu baitaiteke.

Zuzenketa: Hizkuntza, aurkibidea, maila igotzea...etab.

Martxoak 19

2.ariketa - Curriculuma: Sarramona Lopez-en artikuluan oinarrituz


  1. Zer da curriculuma?
  • Hezkuntza plana zehaztu
  • Inguru eta beharretara egokitu (eskola bakoitza)
  • Eskola bakoitzaren antolakuntza
  • Irakaskuntza arautzen duen hizkuntza sisteman, maila, etapa, ziklo desberdin → eduki, metodo, pedagogia, helburu eta ebaluatzeko irizpide multzoa.
  • Irakaslearen ikuspegitik → Ikasgai, jardueren… multzoa izendatzeko HITZA
  • Ikasleen ikuspegitik → Eredu akademikoa hezurmamitzeko.
  • Latinetik: BIDEA
  • Hezkuntza administrazioa: Legez maila akademikoak ezarri eta ikastetxe guztiek landu beharra
  • Irakas-ikaskuntza prozesua antolatzen da
  • 3 modu: Eduki bezala, antolakuntza bezala eta interakzio bezala

  1. Zein iturri desberdintzen ditu? Azaldu bakoitza

  1. Filosofikoa: Zertarako? Curriculumaren bidez lortu nahi diren azken helburuak zehazten ditu (gizakiarentzako onuragarria izatea) HELBURUA
  2. Soziala: Gizartea → ingurune testuingurua. Curriculuma gizartearen eta historiaren emaitza da. Zein gizarte sustatu nahi den bertan islatzen da. Leku, kultura eta aldiaren araberakoa da. Esku hartze politiko handiagoa → Gizartearena txikiagoa. KONPETENTZIAK
  3. Epistemologikoa: Jakintza empirikoak. Garapen zientifikoa, jakintzen barne logika eta disziplinarteko harremanak. EDUKIAK
  4. Psikologikoa: Garapen fisiko eta psikologikoa. (Irakas-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonena) ; eboluzio maila (umeena eta nerabeena). Ikasle bakoitzaren ezaugarri prikologikoak ezagutzea. Irakaslearen dimentsio psikologikoa, jarrera eta trebezia, curriculumaren aplikazio praktikorako.  EBALUAZIOA
  5. Pedagogikoa: Metodoa, edukiak eta teknikak. Helburuak eta edukiak jarri. Leku eta denborazko aldagaiak kontuan izan. Metodologia ebaluatzeko balio du.  METODOLOGIA

  1. Zein curriculuma maila desberdintzen ditu? Azaldu bakoitza
3 maila daude.
  1. Oinarrizko Curriculum Diseinua (OCD) → Gobernuak sortzen duena
  2. Ikastetxearen Curriculum Proiektua → Ikastetxeak sortzen duena
  3. Gelako programazioa → Irakasleek sortutakoa, sekunetzia didaktikoa.



  1. Zeintzuk dira curriculumaren atalak? Azaldu bakoitza
    1. Helburua → Curriculumean planifikautako jardueren garapenaren ondorioz erdietsi nahi ditugun lorpenei deritzo
    2. Konpetentziak → Heziberri 2020 → eskaera konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki burutzeko ahalmena da ( gaitasuna eta konpetentzia kontzeptu ezberdinak dira)
    3. Edukiak → ikasleei tranmitzko, aukeratutako kultur moduak eta jakintza dira. Ikasten eta irakasten dena osatzen duten elementuen multzoari deritzo (jarrerazkoak, prozedurazkoak eta kontzeptuzkoak edo adierazpenezkoak izan daitezke)
    4. Metodologia → baliabide didaktikoak, izaera (metodologi motak)
    5. Jarduerak → arazo egoerak, integrazio egoerak → Heziberri 2020
    6. Ebaluazioa → objektu baten kalitateari buruzko baliospenak ematea datu-jasoketa prozesu batek eskainitako informazioetan oinarriturik; objektuaren (kasu honetan curriculuma bera) hobekuntza erraztuko duten erabakiak hartzeko → planifikatutako prozesua jarraituz helburua lortu al da?

  1. Zer da curriculum ezkutua? zertarako balio duela uste duzue? beti ematen dela uste al duzue?

    Eskolaren eraginpetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa, eskolaz kanpoko hezkuntza, izendatzeko erabiltzen da.

  1. Deskribatu ikastetxe jakin batean jarraitzen den prozesua ikastetxe horretako curriculum proiektua lantzeko, aipatu zein zailtasun sortu diren eta irtenbideak proposatu.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Curriculum ezkutua, zure Haur Hezkuntzako liburu, ipuin, pelikula adierazgarria

Haurtzaroko oroitzapenak