Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2018

Haurtzaroko oroitzapenak

Imagen
Gu, Ane Aguado, Iñigo Antin, Udane Cienfuegos, Marina Alkiza eta Yara Duran gara, eta Haur Hezkuntzan izandako oroitzapenik bereizgarrienak zeintzuk diren azaldu eta komentatuko ditugu. Horretarako, bakoitzak objektu bat aukeratu du: ANE : Ikastolan irakasleak ipuin ugari irakurtzen zizkigun, ondoren, ipuin hauek etxera eramaten genituen. Oso oroitzapen politak ekartzen dizkidate txikitako ipuin hauek oso gustoko nuelako andereñoak irakurtzen zizkigunean. Etxean ere, oheratu aurretik gurasoek irakurtzen zizkidaten. IÑIGO : 5 urteko gelan nengoenean gela osoarentzako pelutxe bat geneukagun eta astero ikasle bat eramaten zuen etxera guztiak eduki ahal izateko. Pelutxe hau izugarri gustatzen zitzaidan eta horregatik olentzeroetako pelutxe berdin bat baino txikiagoa eskatu nuen. UDANE : Gailetak ekartzeko txartel hau oso berezia izan da nire haurtzaroan, klaseko guztiek astero betebehar bat genuela adierazten zuelako eta denon artean astero gaileta desberdinak jatea lort...